Zer egiten dugu?

Administrazio-prozesuak eta datu-kudeaketa fintzen ditugu

Arazo zehatzei erantzuteko esku-hartze tekniko zehatzak administrazio-sailetan eta kudeaketa-taldeetan, lan errepikakorrak, akatsak eta kaos digitala saihesteko.

Konpontzen ditugun arazoak:

  • Kalkulu-orri anitzetan barreiatuak dauden datuak, bertsio-kontrolik gabe
  • Errepikakorrak diren lan astunak, astero orduak kontsumitzen dituztenak
  • Inork heltzen ez dituen baina behin eta berriz ematen diren akatsak
  • Lana erraztuko luketen tresnen erabilpen desegokia
  • Bakoitzak bere eran egiten diren prozesuak, anabasa sortuz

Nola egiten dugu lan:

  • Prozesu problematikoa aztertu, huts egiten duena identifikatu eta konponbide tekniko zehatza proposatzen dugu
  • Ez dugu programarik saltzen, daukazun sistemara egokitzen gara (Excel, zure ERP..). Tresna berriak zure helburuak betetzeko ezinbestekoak direnean baino ez ditugu proposatuko
  • Konponbidea gauzatzen dugu, abian jartzen laguntzen dizugu eta funtzionatu arte beharrezko doikuntzak egiten ditugu
  • Esku-hartze bakoitzak hasieratik zehaztutako irismena du, hasiera eta amaiera argiekin

Prezio erreferentziak:

Esku-hartze sinplea: 800-1.200€

Arazo zehatza, iturri nagusi bat, arau gutxi.

Esku-hartze ertaina: 1.500-2.500€

Hainbat arau, hainbat iturri, integrazio arina.

Esku-hartze konplexua: 3.000-4.500€

Datu zikinak, integrazio aurreratua, sail anitz.

Azken prezioa eta denborak hasierako kontsulta doakoaren ondoren zehaztuko ditugu.

Prestakuntza:

Tresna digitaletan eta IAn prestakuntza praktikoa ere eskaintzen dugu taldeentzat, kolektiboentzat eta erakundeentzat.

IA-1 Paketea: IAren erabilera praktikorako sarrera

Publikoa: Familiak, AMPAk, kolektiboak, talde ez-teknikoak
Formatua: 1-2 saio
Prezioa: 600-900€

IA generatiboak zer egin dezakeen eta zer ez, egunero erabili irizpidearekin, arriskuak eta mugak, adibide errealak.

IA-2 Paketea: IAa administrazio-arloan aplikatua

Publikoa: Administrazio-langileak, enpresa txiki eta ertainak, ikastetxeak
Formatua: 2-3 saio
Prezioa: 900-1.500€

IAa administrazio-lanen laguntza gisa: idazketa, berrikuspena, informazioaren antolakuntza, praktika onak eta oinarrizko lege-mugak.

TRESNAK-1 Paketea: Google Drive aprobetxatu

Publikoa: Drive kaotikoa duen edozein erakunde
Formatua: 1-2 saio
Prezioa: 500-900€

Karpeten antolakuntza eraginkorra, baimenak akatsik gabe, lankidetza-lan erreala, ohiko akatsak.

Ez duguna egiten:

Ez ditugu eraldaketa digital osoak egiten ezta proiekturik irismenrik gabe ere. Ez dugu jarraipenik ematen adostutako esku-hartzetik haratago. Ez dugu automatizazio osoa hitzartzen: prozesuak hobetzen ditugu eraginkorragoak eta kontrolagarriagoak izan daitezen.

Kontaktua:

Administrazio edo kudeaketa prozesu batekin arazo zehatz bat baduzu:

info@findutek.eus